XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Historia eta PolitikaSei urte iragan eta gero, Eugène Goyheneche desagertzeak euskal ikaskuntzetan utzitako hutsunea gaurko egunean ordukoa bezain handia da; nahiz eta, egia da, historia ikasketak aurrerabide handia egiten ari diren, batez ere Euskal Autonomi Elkarteko eta Nafarroako Unibertsitate publikoetan zein pribatuetan diharduten irakasle ohargarriei esker.
Urte oroz, artean gutxi ezagunak ziren gure historia kolektiboaren zenbait alderdi erakusten dituzten txostenak eta tesiak argitara ematen dira.
Alabaina, XX. mende amaiera honetan zein historialarik hitz egiten ahal digu
Izan ere, Euskal Herriaz zuen ezagutza benetan entziklopedikoa zen eta garai guztiak eta probintzia guztiak besarkatzen zituen (eta gehiago, Hego Amerikarako edo Californiarako euskal emigrazioari buruzko lanak kontuan hartuz gero).
Euskal Herriaren historiaz halako ikuspegi sakona zuen historialari baten aurrean ez gara, esan gabe doa, mintzatzeko egokienak.
Ez gara, ezta ere, gizonaren kalitate aberatsak oroitarazteko egokienak; ez dugu
Izan ere, Eugène Goyheneche 70. urteetako hasieran ezagutu genuen.
1972an Sabino Arana Goiriri buruzko gure tesia agertu zenean iruzkin adiskidetsu eta onginahiz betea egin zuen
Baina batez ere haren bizitzaren azken bost edo sei urteetan izan genuen hobeto ezagutzeko eta estimatzeko pribilegioa.
1987an Ipar Euskal Herriko 30. urteetako mugimendu eskualerrizalea, politikaren alorrean Iparraldean egiten zen lehen nortasun erreibindikazioa aztertzen hasi ginen.
Haren ekintzaile nagusietariko bat izan zenak
Ez zen hura, ordea, inolako tratamendu berezirik: